Bingen Zupiria bide-segurtasuneko “100 aldiz begiratu” programaren saio berri batean izango da
2024.eko irailak 12, 11:00 2024.eko irailak 12, 11:30 Bingen Zupiria bide-segurtasuneko “100 aldiz begiratu” programaren saio berri batean izango daBingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariarekin batera, “Arriskua gutxien espero duzunean dago.100 aldiz begiratu” programaren saio berri batean izango da ostegunean, irailaren 12an, 11:00etan. Bide segurtasuneko sentsibilizazio-programa Eusko Jaurlaritzak diseinatu du 65 urtetik gorako pertsonei beren burua babesteko eta trafiko-istripuak prebenitzeko tresnak emateko.
Ekitaldia Santurtziko parkean egingo da, eta goizean zehar jolas-jarduera hezitzaile batzuk egingo dira bertan.