Ekitaldiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Hiritar Digitalen Nazioarteko III. kongresua

2012.eko martxoak 12, 11:00 2012.eko martxoak 12, 11:30 Hiritar Digitalen Nazioarteko III. kongresua
2012-03-12 11:00 - 11:30
Museo San Telmo, Donostia-San Sebastian, Plaza Zuloaga, 1
Ekitaldiko kargudunak: Nagore de los Ríos García

Teknologia berrien oldarka sartzeak goitik beherako eraldaketa eragin du gizarteko arlo guztietan, eta hiritarrak horretara egokitzera behartzen ditu, bai ekonomia arloan bai hezkuntzan, bai politikan edo beste hiritarrekin harremanak izateko eran. Datorren maiatzean Hiritar Digitalen Nazioarteko III. Kongresua burutuko da Donostian, eta mundu mailako hainbat aditu ospetsuk aztertuko dute aipatutako aldaketa, eta etorkizuna azaltzen eta marrazten lagun dezaketen ildoak eskainiko dituzte.

Kongresu hau administrazio publikoen eta sektore pribatuaren arteko lankidetzaren adibide bat da ezbairik gabe, eta Interneti buruz tresna gisa hitz egiteari utzi eta hiritar digital bilakatzeak, sarean txertatutako hiritar izateak, bere ahalmenak muturreraino ustiatzeak dakarrenari buruz gogoeta egitea da bere helburua, egoera, arau eta hortik eratorritako erronka berriei aldi berean aurre eginez.

Topaketak erakunde hauen laguntza jaso du: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Deustu Fundazioa, Adegi eta Gobernantza Demokratikoaren Institutua.

Hiritar Digitalen Nazioarteko III. Kongresu honi buruzko xehetasun eta argibide gehiago ematearren, PRENTSAURREKOA eskainiko da datorren astelehenean, martxoaren 12an, 11:00etan, DONOSTIAko San Telmo Museoan. Bertan izango dira besteak beste, Isabel Celaá, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua; Nagore de los Ríos, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Ireki eta Interneteko Komunikazio zuzendaria; Juan Ignacio Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburu ordezkaria; Lore Martínez Axpe, Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia; Daniel Innerarity, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria; José Javier Pardo, Deustuko Unibertsitateko errektoreordea, eta Iñigo Kortabitarte, Digital Vascako zuzendari gerentea.

Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)