qrcode

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria, Jagoba Álvarez Ereño, José María Piris Carballo, ETAk hildako lehen haurra, omentzeko ekitaldian izango da Extremaduran

2024.eko abuztuak 24, 10:30 2024.eko abuztuak 24, 11:00 Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria, Jagoba Álvarez Ereño, José María Piris Carballo, ETAk hildako lehen haurra, omentzeko ekitaldian izango da Extremaduran
2024-08-24 10:30 - 11:00
Parque de Joaquín Sama, San Vicente de Alcantara (Badajoz), Parque de Joaquín Sama, San Vicente de Alcantara (Badajoz)
Ekitaldiko kargudunak: Jagoba Álvarez Ereño
Beste gonbidatu batzuk: José María Pirisen gurasoak; udalbatza; Extremadurako Terrorismoaren Biktimen Elkartea; Terrorismoaren Biktimen Fundazioa; Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari Jagoba Álvarez Ereñok parte hartuko du José María Piris Carballo ETAk duela 44 urte Azkoitian hil zuen lehen umearen omenezko ekitaldian. Omenaldia San Vicente de Alcantarako Udalak (Badajoz) antolatu du, eta bere omenezko monolito baten inaugurazioa izango da, bera jaio zen eta lurperatuta dagoen herrian.

Ekitaldian, Ereñorekin batera, José María Pirisen gurasoak egongo dira, baita Udalbatza ere, Andrés Hernáiz de Sixte alkatearekin. Bestalde,  bertan izango dira ere Fernando García, José María Pirisen laguna eta hamaika urte zituela atentatuan larri zauritu zena; Terrorismoaren Biktimen Extremadurako Elkarteko presidentea, José María Antón; Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea, Juan Francisco Benito, eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko zuzendaria, Florencio Domínguez.

José María Piris Carballok hamahiru urte zituen guardia zibil baten autoaren azpian jarritako bonba-pakete batek eztanda egin zuenean. 1980ko martxoaren 29an gertatu zen, Azkoitian, eta 22 adingabeko zerrenda batean ETAk hildako lehen haurra izan zen.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Pirisen gurasoak; udalbatza; Extremadurako Terrorismoaren Biktimen Elkartea; Terrorismoaren Biktimen Fundazioa; Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa