Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua Azpeitiko Esklaben gazteentzako zuzkidura-bizitoki berriak bisitatuko ditu
2024.eko uztailak 22, 10:30 2024.eko uztailak 22, 11:30 Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua Azpeitiko Esklaben gazteentzako zuzkidura-bizitoki berriak bisitatuko dituDenis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburua Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaboen komentuan alokairuko zuzkidura bizitokien lanen amaierara joango da. Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza estuari esker, udalerrian gazteen emantzipazioaren arazoari aurre egiteko proiektu aitzindari honen xehetasun teknikoak partekatuko dira bileran.
Ekitaldian parte hartuko dute, halaber, udalerriko alkate Nagore Alkortak, Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyosek eta Alokabideko zuzendari Patricia Valek.