Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Ekitaldiak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Gudari eta milizianoei omenaldia

2024.eko ekainak 16, 12:00 2024.eko ekainak 16, 13:00 Gudari eta milizianoei omenaldia
2024-06-16 12:00 - 13:00
Aterpe 1936-La Huella, Artxanda, Bilbao
Ekitaldiko kargudunak: Nerea Melgosa Vega, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
Beste gonbidatu batzuk: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea
lege-oharra

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburua eta Aintzane Ezenarro, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko jarduneko zuzendaria erakunde historikoek urtero gudari eta milizianoei egiten dien omenaldian izango da. Aurten, bereziki omenduak izango dira, behin Bilbo hiria matxinatuen eskuetan erori ostean, frankismoak exekutatu zituen gudari eta milizianoak.

Gogorak, Bilboko Udalak eta elkarte eta fundazio historikoek eta talde memorialistek antolatu dute ekitaldia, Artxanda mendiko ‘Aterpe 1936’ eskulturaren alboan.

Ekitaldian zehar Ezker Errepublikanoko Manu Angulok eta EAJ-PNVko Ziortza Alvarezek hartuko dute hitza, elkarte eta fundazio historikoetako ordezkari gisa, eta baita exekutatutako gudularien senitartekoek ere.

Lore eskaintza egingo da ondoren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea