Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Bildarratz sailburuak Big Datari eta Estatistiketarako Datu Zientziari buruzko Nazioarteko Konferentzia zabalduko du

2024.eko ekainak 10, 14:00 2024.eko ekainak 10, 14:30 Bildarratz sailburuak Big Datari eta Estatistiketarako Datu Zientziari buruzko Nazioarteko Konferentzia zabalduko du
2024-06-10 14:00 - 14:30
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Adolfo Morais Ezquerro, Amaia Esquisabel Alegría, Cristina Uriarte Toledo, Asier Aranbarri Urzelai
lege-oharra

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Big Datari eta Estatistika Ofizialetarako Datu Zientziari buruzko 8. Nazioarteko Konferentziaren hasieran parte hartuko du datorren astelehenean, ekainak 10, Bilbon. Bertan, komunitate zientifikoak datu-zientziaren, klima-aldaketaren eta iraunkortasunaren arloan dituen erreferentzia gorenek hartuko dute parte.

Konferentziaren antolatzaileak dira BC3 ikerketa zentroa, (Basque Centre for Climate Change, Hezkuntza sailari atxikitako Bikaintasunezko Ikerketarako euskal zentroetako bat) eta Nazio Batuen Erakundea. 300 lagunetik gora izango dira bertan.

Hezkuntza sailburuarekin batera, Ashwell Jenneker Big Datan eta Estatistika Ofizialetarako Datu Zientzian NBEko Adituen Batzordeko presidentea, Kazumi Ogawa ONUHábitat Europako Programen arduraduna eta María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoa izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)