
"Juventud, convivencia, futuro" liburuaren aurkezpena
2024.eko ekainak 11, 19:00 2024.eko ekainak 11, 20:00 "Juventud, convivencia, futuro" liburuaren aurkezpenaEusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburu Nerea Melgosak, Deustuko Unibertsitateko errektore Juan José Etxeberriarekin batera, ‘Juventud, Convivencia, Futuro’ liburuaren aurkezpenean parte eta hitza hartuko ditu. Liburu hau Bizikidetzari, Giza Eskubideei eta Aniztasunari buruzko Udaberri 2024 Planaren izen bereko proiektuaren parte da. Pertsona gazteei hitza eman dien prozesu bat garatu da bertan, non gazteak protagonista izan diren bizikidetzari buruzko gogoeta eta eztabaida aske eta ireki batean.
Astearteko ekitaldian liburua idatzi duten pertsonek ere parte hartuko dute: Félix Arrieta, Maider Maraña, Sergio Campo Lladó, Ainhoa Gómez eta Eider Landaberea.