Zeinu hizkuntzaren eguna
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Malentxo Arruabarrena buru dela egingo da gizakien salerosketari, prostituzioari eta pornografiari buruzko PAREZ PARE jardunaldia

2024.eko maiatzak 22, 09:00 2024.eko maiatzak 22, 14:00 Malentxo Arruabarrena buru dela egingo da gizakien salerosketari, prostituzioari eta pornografiari buruzko PAREZ PARE jardunaldia
2024-05-22 09:00 - 14:00
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia / Academia Vasca de Policía y Emergencias, Arkaute, Larrauri-Mendotxe Bidea, 18
Ekitaldiko kargudunak: Malentxo Arruabarrena Julián

Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria buru dela inauguratuko da asteazkenean, maiatzaren 22an, 9:00etan, “PAREZ-PARE: Salerosketa, prostituzioa eta pornografia. Lotutako fenomenoen erronka zaharrak eta berriak” jardunaldia.

Kriminologiaren Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatutako jarduera bat da, eta jarduera horren baitan egingo diren mahai-inguruetan honako gaiak izango dira aztergai:

  • Muga digitaletara migratzen: sexu-salerosketa, prostituzioa, prostituzioa 2.0.
  • Sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa.
  • Esku-hartze soziala emakumeekin prostituzioan eta salerosketaren biktimekin.

PROGRAMA OSOA

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak