Eman odola!
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka Domingo de Amézagaren, Zamorako herri batean 1800. urtean zerbitzuan hil zen Arabako lehenengo miñoiaren, omenezko ekitaldian izango da

2024.eko maiatzak 20, 17:30 2024.eko maiatzak 20, 18:30 Josu Erkoreka Domingo de Amézagaren, Zamorako herri batean 1800. urtean zerbitzuan hil zen Arabako lehenengo miñoiaren, omenezko ekitaldian izango da
2024-05-20 17:30 - 18:30
Iglesia de Santa María del Castillo, Fuentesaúco (Zamora), .
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Rodrigo Gartzia Azurmendi

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordearekin batera izango da astelehenean, maiatzaren 20an, 17:30ean, Domingo de Amézagaren, zerbitzuan hil zen Arabako Miñoien Kidegoko lehenengo agentearen, omenezko ekitaldi ofizialetan.

Agentea 1800. urtean hil zen Zamorako Fuentesaúco herrian, bidelapurrei aurre egiten ari ziren bertako bizilagunei lagundu ondoren. Fuentesaúcoko Udalak, La Reguera kultura-elkartearekin elkarlanean, antolatu duen omenaldia Santa María del Castillo elizan, egun hartatik ohore guztiekin hilobiratuta dagoen lekuan, egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak