Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Javier Diéguezek “Europako hauteskundeetarako kazetaritzarako gakoak” jardunaldian parte hartuko du

2024.eko maiatzak 15, 11:00 2024.eko maiatzak 15, 13:00 Javier Diéguezek “Europako hauteskundeetarako kazetaritzarako gakoak” jardunaldian parte hartuko du
2024-05-15 11:00 - 13:00
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Francisco Javier Diéguez Barriocanal

Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak “Europako hauteskundeetarako kazetaritzarako gakoak” jardunaldian parte hartuko du asteazkenean, maiatzaren 15ean, 11:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldia EuroBasquek antolatu du Kazetarien Euskal Elkargoarekin eta Euskal Kazetarien Elkartearekin lankidetzan.

Hauteskunde-hitzordu horren erronkak eta aukerak aztertuko dituen jardunaldi horretan, Diéguezek sare sozialen bidezko kanpoko injerentziek eta fake news deitzen direnek  hauteskunde-prozesu demokratikoetan duten eragina aztertuko duen mahai-inguru batean parte hartuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)