Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Ekitaldiak Osasuna
qrcode

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak "Genero-indarkeriaren seme-alabak" jardunaldia itxiko du

2024.eko maiatzak 14, 09:00 2024.eko maiatzak 14, 13:30 Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak "Genero-indarkeriaren seme-alabak" jardunaldia itxiko du
2024-05-14 09:00 - 13:30
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea, Miren Irune Muguruza Mendarte, Miren Elgarresta Larrabide

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak "Genero-indarkeriaren seme-alabak" jardunaldia itxiko du Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, hain zuzen, "Genero-indarkeriaren biktima diren seme-alaben aurrean jarduteko osasun-arloko profesionalentzako gida" dokumentua aurkeztuko da. Dokumentu horren helburua da adingabeak zaintzea eta babestea, beren ingurunean genero-indarkeriako egoera baten aurrean. Osakidetzak tresna gisa proposatu du genero-indarkeriaren biktima diren seme-alabak artatzen dituzten osasun-profesionalentzat, jarduera-jarraibideak eta -protokoloak eskura ditzaten.

Osasun-sistema genero-indarkeriaren kasu askoren sarrera-atea da. Euskadin, 2023an, genero-indarkeriaren biktima izan diren 2.055 emakume artatu zituzten larrialdietako eta Osakidetzako osasun-zentroetako osasun-profesionalek, hau da, iaz osasun-eremuan erregistratutako genero-indarkeriaren zifrak baino % 22.6 gehiago.

  • Hedabideei gidaren ale bat emango zaie.
  • Kafe-etenaldian, gidaren egileari eta/edo hizlariei elkarrizketa egiteko aukera izango da.

EGUNA: Asteartea, 2024ko maiatzaren 14a.

ORDUA: Jardunaldiaren hasiera: 09:00 - Kaferako etena: 11:30.

LEKUA: Euskalduna Jauregia, Bilbo.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)