Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

QUANTUM MATTER 2024 NAZIOARTEKO BILTZARRAREN IREKIERA

2024.eko maiatzak 07, 08:30 2024.eko maiatzak 07, 09:30 QUANTUM MATTER 2024 NAZIOARTEKO BILTZARRAREN IREKIERA
2024-05-07 08:30 - 09:30
Palacio Kursaal, Donostia - San Sebastian, Av de Zurriola, 1
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Adolfo Morais Ezquerro, Amaia Esquisabel Alegría
lege-oharra

Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak datorren maiatzaren 10era arte Kursaalen izango den Quantum Matter 2024 biltzarraren irekiera ekitaldian parte hartuko du.

Donostia International Pysics Centerrek antolatu duen nazioarteko konferentzia hau Basque Quantum Estrategiarekin lerrokatuta dago. Euskadi Europa Hegoaldeko Teknologia Kuantikoen Polo aurreratuena bilakatzea du helburu. Biltzarrak 600 profesional inguru batuko ditu, ideia eta lankidetza berriak sortuko dituzte teknologia kuantikoen abangoardian, azaleratzen ari diren materialetan eta komunikazio, detekzio eta simulazio-protokoloen belaunaldi berrietan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin batera parte hartuko dute Ane Insaustik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak, Pedro Miguel Etxenikek, DIPCko presidente eta UPV/EHUko katedradun emerituak, Stephan Rochek, Institut Català de Nanociència i Nanotecnologia (ICN2)-ko ICREA ikertzaileak eta Antonio Correia, Phantoms Foundation-eko presidenteak.

8:30 etan argazki ofiziala izango da eta jarraian, 8:45etan inaugurazioa.

Programa osoa esteka honetan: https://www.quantumconf.eu/2024/QUANTUMatter2024_Program.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak