Zeinu hizkuntzaren eguna
Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Dantzerti eskolako ikasleen eskutik "Gasteizko hondartzak" antzerlanaren estreinaldia

2024.eko maiatzak 02, 20:00 2024.eko maiatzak 02, 21:30 Dantzerti eskolako ikasleen eskutik "Gasteizko hondartzak" antzerlanaren estreinaldia
2024-05-02 20:00 - 21:30
Barakaldo Antzokia, Barakaldo, Elkano kalea, 4
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, María Begoña Pedrosa Lobato

GASTEIZKO HONDARTZAK” ANTZEZLANAREN ESTREINALDIA,

DANTZERTIKO IKASLEEK EMANA

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Begoña Pedrosa sailburuordearekin batera, “Gasteizko hondartzak” antzezlanaren estreineko emanaldian izango da gaur arratsaldean, Barakaldon. Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko seigarren promozioko aktoreek taularatuko dute Antton Luku antzerkigileak egokitu duen lana, Ximun Fuchs-en zuzendaritzapean. 

Dantzertiren ekoizpen berri hau Arte Dramatiko espezialitateko 4. mailako Muntaia tailer praktikoa ikasgaian kokatzen da, eta honen muntaketarekin eta antzezpenarekin 2023-2024 ikasturte honetan graduatuko dira maila horretako ikasleak.

Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, bi espezialitate horietako goi mailako ikasketak eskaintzen ditu. 2023-2024 ikasturtean seigarren promozioak amaituko ditu ikasketak. Ehun ikasle baino gehiago ditu aurten eskolak, bi espezialitate horietan.

            EGUNA:   GAUR, maiatzak 2, osteguna

            ORDUA:   20:00etan.

            LEKUA:    Barakaldo Antzokia

                                    Elkano kalea, 4   - Barakaldo

 

“Gasteizko hondartzak”

Xabier Montoia idazlearen izen bereko eleberrian oinarriturik, antzezlana gasteiztarren kontzientzietan barneratzen da, gerra zibilaren amaieratik hogeigarren mendeko azken urteak bitarteko kontakizunak jasoz eta hiri txiki hartara industriaren etorrerak eragindako aldaketa islatuz. Obra pertsonaien maitasunaz, beldurrez, gorrotoaz, zalantzez zein itxaropenez ari dira; horiek guztiek ez baitute mugez ulertzen eta antzekoak baitira, funtsean, munduko zoko guztietan.

Erabat euskaraz taularatuko den ikuskizunak talde-lana, inprobisazioa, sormena, interpretazio-teknikaren aplikazioa eta euskararen sustapena ditu ardatz (antzezleen euskalkietara berregokitu dituzte hainbat pasarte). Ximun Fuchs zuzendariak exijentzia handiko obra planteatu du, izan ere, hamar antzezleak une oro izango dira eszenatokian. Halaber, pertsonaien, denboren, espazioen eta gatazken aldaketa ugari aurkezten dira, guztiak lotura komun batekin, eta egoera indibidualen intimitatean murgilduta.

Gasteizko hondartzak” Arte Dramatikoa ibilbideko Interpretazioa espezialitateko laugarren (eta azken) mailako 10 ikaslek taularatuko dute. Antzezpenean zehar hainbat musika tresna jotzen dituzte eta baita zuzenean abestu ere. Obraren jatorrizko musika Philou Barandiaranena da eta argiztapenaren diseinua David Rodriguezek egin du. Antzerki-muntaia lau hilabeteko lanaren emaitza da, eta Dantzertiko irakasleen tutoretza izan du.

Maiatzaren 2an eta 3an antzeztuko da Barakaldo Antzokian, baina muntaia Gasteizen ikusteko aukera ere izango da: ekainaren 6an (19:00etan), Arabako hiriburuko Felix Petite Antzokian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak