Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Juan Pardo San Gilen funts bibliografikoaren aurkezpena

2024.eko maiatzak 09, 18:00 2024.eko maiatzak 09, 19:00 Juan Pardo San Gilen funts bibliografikoaren aurkezpena
2024-05-09 18:00 - 19:00
Instituto Gogora/Gogora Institutua, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Nerea Melgosa Vega, José Antonio Rodriguez Ranz, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide

Juan Pardo San Gil gerra-gatazken ikerketan nabarmendutako historialaria izan zen, eta bereziki aipagarria izan da Euskadiko Itsas Armadari buruz egindako ekarpena, ‘Euzkadiko Guduontzia. La Marina Auxiliar de Euskadi (1936-1939)’ izeneko liburuan bildua. Matxitxako Elkartearen bultzatzailea izan zen eta 1937ko martxoaren 5ean jazotako Matxitxakoko batailari lotutako memoria berreskuratzeko lanarekin konpromiso sendoa hartu zuen.

Pardo 2013ko martxoaren 21ean hil zen, eta bere funts bibliografiko zabala hainbat erakunde publikori laga nahi izan zion, besteak beste, Gogora Institutuari.

Datorren maiatzaren 9an, 18:00etan, Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan, funtsa Memoriaren Institutuari lagatzeko eginkizuna gauzatuko da eta omenaldia egingo zaio Juan Pardo San Gili, haren familiaren, Nerea Melgosa sailburuaren, Matxitxako Elkartearen, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Bermeoko Arrantzaleen Museoaren parte-hartzearekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak