Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun Saileko Berdintasunerako Talde Teknikoaren bilera

2024.eko martxoak 13, 10:00 2024.eko martxoak 13, 12:00 Segurtasun Saileko Berdintasunerako Talde Teknikoaren bilera
2024-03-13 10:00 - 12:00
Segurtasun Saila / Departamento de Seguridad, Erandio, Larrauri-Mendotxe Bidea, 18
Ekitaldiko kargudunak: Tatiana González San Sebastián, Izaskun Urien Azpitarte, Silvia Palenzuela Maeso, Malentxo Arruabarrena Julián

Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren kabineteko zuzendari Tatiana González buru dela egingo da asteazkenean, martxoaren 13an, 10:00etan, Segurtasun Saileko Berdintasunerako Talde Teknikoaren bilera. Bileran aztertuko dute Sailean berdintasunaren arloan orain arte gauzatu diren neurrien eragina, eta, horrez gainera, Emakumeak Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente-kategorian sartzeko I. Sustapen Plana 2026 izenekoaren jarraipena egingo dute.

Topaketan izango dira Izaskun Urien Giza Baliabideen zuzendaria, Silvia Palenzuela Komunikazioko zuzendaria eta Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria ere, Ertzaintzaren eta Segurtasun Sailaren ordezkariez gainera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)