Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka, bihar Zarautzen

2024.eko martxoak 06, 10:00 2024.eko martxoak 06, 18:30 Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka, bihar Zarautzen
2024-03-06 10:00 - 18:30
Munoa Plaza, Zarautz, Munoa Plaza
Ekitaldiko kargudunak: Nicolás Sagarzazu Alzua, Rikardo Lamadrid Intxaurraga

ZATOZ!

Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka, bihar Zarautzen

  • Gipuzkoako bi eskualde horietako Lanbide Heziketaren eta Garapen Agentzien eskaintza ezagutaraziko da. Esperientzia errealetan oinarritutako hitzaldiekin osatuko da jardunaldia
  • DBHko eta Batxilergoko 900 ikasle inguru igaroko dira azokatik goizean zehar

Zarauzko Munoa plazan dagoeneko prest den karpak hartuko du bihar, martxoak 6, Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketa eta Enpleguko lehen azoka, Zatoz! Azoka. Goiz eta arratsaldez izango da zabalik (10:00etatik 18:30era).

Bi eskualde horietako Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Garapen-agentziek antolatu dute azoka, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Azokaren helburua da eskualde horietako Lanbide Heziketako eskaintza, enplegurako prestakuntzarako eskaintza eta enplegu-aukerak ezagutaraztea. Ekimenak Zarauzko Udalaren babesa ere badu, azoka garatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskaini baititu.

Urola Erdiko eta Urola Kostako DBH eta Batxilergoko ikasleek ere parte hartuko dute ekimenean. Horretarako, ikastetxeekin koordinazio-lanak egin dira, goizean zehar azokara txandaka joan daitezen. Hala, Azkoitia, Azpeitia, Orio, Zarautz eta Zumaiako 14 ikastetxetako 900 gazte inguru igaroko dira goizean zehar bertatik. Arratsaldean, azoka herritar guztientzat egongo da zabalik, eta, beraz, lanik gabe dauden dauden pertsonak, lana dutenak edo informazio gehiago lortu nahi dutenak (gazte, heldu zein guraso) bertara hurbildu daitezke.

Informazio-standez gain, goizeko programazioa hiru solasaldirekin osatuko da. Horietako bakoitzean Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendaritzako kideek, ikaslek eta eskualdeko enpresetako ordezkariek hartuko dute parte. Beren ikuspuntua azalduko dute, eta Lanbide Heziketako egungo egoeraren eta joeren berri emango dute. Era berean, azokan bertan etengabeko prestakuntzarako aholkularitza ere jaso ahal izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)