
Lehendakaria Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa Euroeskualdearen Batzarrera bertaratuko da
2024.eko martxoak 04, 11:15 2024.eko martxoak 04, 14:30 Lehendakaria Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa Euroeskualdearen Batzarrera bertaratuko daLehendakaria Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa Euroeskualdearen Batzarrean parte hartuko duen Euskadiko ordezkaritzaren buru izango da.
Aurreikuspen informatiboak
11:15ean.- Lehendakaria eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentea iritsiko dira, eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Josu Etxarri Erriberriko alkateak harrera egingo diete.
11:30ean.- Alain Rousset, Iñigo Urkullu eta María Chivite bildu egingo dira. Erriberriko Paradorea.
12:00etan.- Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdearen Batzarra. Erriberriko paradorea. Hedabide grafikoek argazkiak atera ahal izango dituzte bileraren hasieran.
13:30ean (g.g.b.).- Hiru presidenteak hedabideen aurrean agertuko dira eta Euroeskualdeko presidentzia Nafarroari eskualdatuko zaio. Hedabide guztientzat.
Oharra.- Hedabide grafikoek 10:55ean egon beharko dute Santa María la Real elizako eskaileretan, Jauregiaren ondoan.



