
Nerea Melgosak "Euskal Harrera Eredua" azalduko du Goi Mailako Foro Politikoan eta "Iritsi berrien integrazioa" Ministro Konferentzian, Mechelenen, Flandesen
2024.eko otsailak 08, 09:00 2024.eko otsailak 08, 16:30 Nerea Melgosak "Euskal Harrera Eredua" azalduko du Goi Mailako Foro Politikoan eta "Iritsi berrien integrazioa" Ministro Konferentzian, Mechelenen, FlandesenGaia: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa´k 2024ko otsailaren 8an eta 9an MECHELEN hirian (Flandria) egingo diren Goi Mailako Foro Politikoan eta migrazioekin lotzen den “Pertsona iritsi berrien integrazioa” gaiari buruzko Ministerio Konferentzian esku hartuko du. Ekimen hori Flandriako Gobernuak antolatu du, Belgikak Europar Batasuneko presidentzia bere gain hartu izanaren testuinguruan. Otsailaren 8an, osteguna, egingo den Goi Mailako Foro Politikoan, "Gizarte anfitrioien zeregina integrazioan" aztertuko da (OIMko zuzendari nagusiaren parte-hartzea; eztabaidak Norvegia, Estonia, Portugal, Kanada eta Euro Hiriekin). Sailburu Melgosak 13:45´ean parte hartuko du 2. panelean, honako hauekin batera: Kjetil Vevle – Lan eta Gizarteratze Ministerioko Integrazioko estatu-idazkaria – Norvegia; Eda Silberg – Estoniako Kultura Ministerioko Kultura Aniztasunaren idazkariordea eta B. Penn – Parlamentuko Estatu idazkariordea (Etxebizitza eta Komunitateetako ministroa) – Erresuma Batua. Otsailaren 9ko Ministro Konferentzian "Integrazioa eta gizarte inklusiboak" gaia jorratuko da (OIMko zuzendari nagusiaren parte-hartzea, Danimarka, Portugal; Estatu Batuak, Europako Kontseilua, Herbehereak eta Europako hainbat autonomia eta eskualde, horien artean Euskadi). Sailburu Melgosak "Iritsi berrientzako integrazio politiken etorkizunari buruzko ekarpenak" gaiari buruzko lan saio honetan parte hartuko du 10:00´etan, estatuko eta estatuz azpiko ordezkariekin batera. 13:55´ean, halaber, Nerea Melgosak "Integrazioa eta gizarte inklusiboak nola eraiki" gaian parte hartuko du (Herten Aas aretoa). Gaia Ugochi Danielsek moderatuko du, Eragiketetako zuzendari nagusiak – Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea (OIM), Kaare Dybvad Bek-ekin batera – Immigrazio eta Integrazioko ministroa – Danimarka; Ana Catarina Mendes – Lehen Ministroaren Kabineteko eta Parlamentu Gaietako ministroa – Portugal; Catherine Scott – Asentamendu, Integrazio eta Gai Frankofonoetako ministroordeak – Kanada eta Tina Heferle – Barne Ministerioko estatu-idazkaria – Slovenia.



