Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Zibersegurtasunerako Erakunde arteko Mahaia

2024.eko urtarrilak 10, 09:30 2024.eko urtarrilak 10, 10:30 Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Zibersegurtasunerako Erakunde arteko Mahaia
2024-01-10 09:30 - 10:30
Bideokonferentzia, ., .
Ekitaldiko kargudunak: Rodrigo Gartzia Azurmendi, Francisco Javier Diéguez Barriocanal

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela elkartuko da asteazkenean, urtarrilaren 10a, 8:30ean, Zibersegurtasunerako Erakunde arteko Mahaia. Bertan erakunde-maila guztien ordezkariak elkartuko dira zibersegurtasunaren arloko azken berritasunak, Euskadin eragina dutenak, jorratzeko.

Lan-topaketa horretan, Eusko Jaurlaritzaren izenean Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak, Ertzaintzak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informatika eta Telekomunikazioak Zuzendaritzak ere parte hartuko dute, bai eta hiru foru-aldundietako informatika sozietate publikoek eta hiru hiriburuetako eta Barakaldo, Getxo, Irun, Santurtzi, Portugalete eta Basauriko udaletako arduradunek ere.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)