Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Zibersegurtasunerako Erakunde arteko Mahaia
2023.eko maiatzak 17, 08:30 2023.eko maiatzak 17, 09:30 Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Zibersegurtasunerako Erakunde arteko MahaiaRodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela elkartuko da Zibersegurtasunerako Erakunde arteko Mahaia. Bertan erakunde-maila guztien ordezkariak elkartuko dira zibersegurtasunaren arloko azken berritasunak, Euskadin eragina dutenak, jorratzeko.
Lan-topaketa horretan, Eusko Jaurlaritzaren izenean Ertzaintzak, Basque Cybersecurity Centrek eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informatika eta Telekomunikazioak Zuzendaritzak ere parte hartuko dute, bai eta hiru foru-aldundietako informatika sozietate publikoek eta hiru hiriburuetako eta Barakaldo, Getxo, Irun, Santurtzi, Portugalete eta Basauriko udaletako arduradunek ere.