
Arriola sailburuak 400 pertsona baino gehiago elkartuko dituen International Congress on Housing Policies kongresuari hasiera emango dio
2024.eko urtarrilak 29, 08:45 2024.eko urtarrilak 29, 09:15 Arriola sailburuak 400 pertsona baino gehiago elkartuko dituen International Congress on Housing Policies kongresuari hasiera emango dioEusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak Euskalduna Biltzar Jauregian International Congress on Housing Policies kongresuari hasiera emango dio. Kongresuak nazioarteko, Estatu mailako eta tokiko adituak bilduko ditu etxebizitzaren erronkei aurre egiteko esperientziak partekatzeko eta bertan 400 pertsona baino gehiago parte hartuko dute.
Hedabide grafikoek irudiak hartzeko aukera izango dute 8.45etan Uretaratzea Foyerrean. Kongresuari hasiera 9.00etan emango zaio.
Kongresuaren programa: www.ichpeuskadi.com
Hizlarien profilen informazio gehiago esteka honetan.


