
Javier Diéguezek eta Asier Erkorekak CiberAgua 2024 topaketan parte hartuko dute
2024.eko urtarrilak 24, 11:00 2024.eko urtarrilak 24, 12:00 Javier Diéguezek eta Asier Erkorekak CiberAgua 2024 topaketan parte hartuko duteJavier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusia eta Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria CiberAgua 2024 topaketan izango dira urtarrilaren 24an, 11:00etan, Bat dorrean, Bilbon. Topaketa Bilboko Ur Partzuergoak antolatu du Ibermática Fundazioarekin lankidetzan.
Ekitaldian ura kudeatzen duten enpresetara egokitutako zibersegurtasunaren eta horien zerbitzuen digitalizazioaren inguruko oinarrizko gaiak jorratuko dira. Javier Diéguezek “Ekosistema digital segururako Zibersegurtasun elkarrizketa” mahai sektorialean parte hartuko du.

