Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka buru dela elkartuko da ITSASERTZA – Itsasertzaren kutsadurari aurre egiteko Euskadiko larrialdi-plan bereziaren Aholku Batzordea

2024.eko urtarrilak 11, 11:20 2024.eko urtarrilak 11, 12:20 Josu Erkoreka buru dela elkartuko da ITSASERTZA – Itsasertzaren kutsadurari aurre egiteko Euskadiko larrialdi-plan bereziaren Aholku Batzordea
2024-01-11 11:20 - 12:20
Centro de Gestión de Tráfico y Coordinación de Emergencias de Euskadi / Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa, Bilbao, C/ Doctor Ornilla, 1 A
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Rodrigo Gartzia Azurmendi, Ricardo Ituarte Azpiazu, Victoria de Jesús Landa Moñux, Bittor Oroz Izagirre, Aitor Aldasoro Iturbe
lege-oharra

*Streaminga ez da 10:30ak baino lehen hasiko.

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela elkartuko da ostegunean, urtarrilaren 11n, 9:30ean, ITSASERTZA – Itsasertzaren kutsadurari aurre egiteko Euskadiko larrialdi-plan bereziaren Aholku Batzordea.

Bilera Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroan, Txurdinagan, egingo da. Hedabide grafikoek bilera hasi aurretik atera ahal izango dituzte argazkiak.

Aholku Batzordean ordezkatuta daude:

  • Eusko Jaurlaritzaren aldetik:
    1. Segurtasuneko Sailburuordetza
    2. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
    3. Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza
    4. Ertzaintzaren Zuzendaritza
    5. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza
    6. Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
    7. Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritza
    8. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
    9. Lehendakaritzako Koordinazio Zuzendaritza
    10. Zentro zientifiko-teknologikoa, AZTI
  • Foru-aldundien aldetik:
    1. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
    2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Zuzendaritza
  • Euskadiko udalen aldetik:
    1. EUDEL
  • Beste erakunde batzuen aldetik:
    1. Arabako Gobernu Ordezkaritza
    2. SASEMAR – Bilboko Salbamendua Koordinatzeko Zentroa
    3. Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetako zerbitzu probintzialen burutzak
    4. Bilboko Portuko Itsas Kapitaintza
    5. Pasaiako Portuko Itsas Kapitaintza
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)