
Zinema eta Zientzia zikloaren aurkezpena
2024.eko urtarrilak 10, 10:15 2024.eko urtarrilak 10, 11:00 Zinema eta Zientzia zikloaren aurkezpenaZINEMA ETA ZIENTZIA
ZIKLOAREN ZAZPIGARREN EDIZIOA AURKEZTEA
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntzakoak, Zinema eta Zientzia zikloaren zazpigarren edizioa aurkezteko ekitaldian parte hartuko dute, bihar Donostian.
Ziklo honen baitan, 2024ko lehen hiruhilekoan hamar film ikusgai egongo dira Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohitzunen. Ohi bezala, ospe handiko nazioarteko zientzialarien aurkezpenak eta solasaldiak ere izango dira Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean antolatzen duten ekimenean.
EGUNA: urtarrilak 10, asteazkena
ORDUA: 10:15etan, argazkia eskaileretan
10:30etan, aurkezpena
LEKUA: Tabakalera – zinema-aretoa (lehen solairuan)
Andre Zigarrogileen plaza - Donostia
Sailburuekin batera prentsaurrekoan parte hartzaile izango dira: Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari orokorra; Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; eta Ricardo Díez Muiño, DIPC-ko zuzendaria. Argazkirako gehituko dira: Miguel Zugaza (Arte Ederren Bilboko Museoko zuzendaria), Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria) eta José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiko zuzendaria).


