Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

#MelgosaTopaketa ekimenaren barruan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

2023.eko abenduak 13, 20:00 2023.eko abenduak 13, 20:30 #MelgosaTopaketa ekimenaren barruan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die
2023-12-13 20:00 - 20:30
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Nerea Melgosa Vega
lege-oharra

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak abenduaren 13an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egingo dizkioten galderei, #MelgosaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortarazten dieten galderak egin ahal izango dituzte, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak herritarren boto gehien jaso dueten 20 galderei erantzuna emango die. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.

Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #MelgosaTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2023ko azaroaren 9tik azaroaren 23ra.
  2. Bozketa fasea: herritarren balorazioa galderei buruz,2023ko azaroaren 24tik abenduaren 4ra.
  3. Ondorioen fasea: hautatutako 20 galderak argitaratuko dira, 2023ko abenduaren 7tik 13ra.
  4. Topaketa:#MelgosaTopaketa ekimenean, herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei erantzungo die 2023ko abenduaren 13an.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira 2023ko abenduaren 21ean, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Ez dago irekita hedabideentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak