Ekitaldiak Osasuna
qrcode

Osasun Komunitarioko Proiektuaren aurkezpena

2023.eko azaroak 20, 12:00 2023.eko azaroak 20, 14:00 Osasun Komunitarioko Proiektuaren aurkezpena
2023-11-20 12:00 - 14:00
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzako ekitaldi-aretoa. , Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea, 1, Gasteiz
Ekitaldiko kargudunak: Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea, Itziar Larizgoitia Jauregui

Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osasun Komunitarioko Proiektuaren berri emango du. Proiektu horrek Europako Batzordearen laguntza izango du eta tokian-tokian osasuna eta ongizatea helburu duten Europar Batasuneko prozesu parte-hartzaileak sustatzera bideratuta dago.

 

Aurkezpenean, Osasuneko sailburua, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko eta Europako Batzordeko ordezkariak egongo dira. Mariano Hernán Andaluziako Osasun Publikoko Eskolako irakaslea arduratuko da eskola magistralaz, eta, ondoren, Euskadin egindako ekintza komunitarioko 3 eredu aztertuko dira: Ttipi-Ttaparen esperientzia; Osakidetzaren arreta komunitarioko estrategia; eta Leioa udalerriko esperientzia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)