Ekitaldiak Osasuna
qrcode

Elkar Eginez 2022-2024 saria eta 2023-2027 aldirako Adikzioen VIII. Planaren aurkezpen publikoa

2023.eko azaroak 20, 09:30 2023.eko azaroak 20, 10:00 Elkar Eginez 2022-2024 saria eta 2023-2027 aldirako Adikzioen VIII. Planaren aurkezpen publikoa
2023-11-20 09:30 - 10:00
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzako ekitaldi-aretoa, Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea, 1, Gasteiz
Ekitaldiko kargudunak: Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea, Itziar Larizgoitia Jauregui

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Itziar Larizgoitia Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarekin batera, Telmo Lazkano Muga irakasleari emango dio Elkar Eginez saria Euskadiko 2022-2024 aldiko adikzioen arloko jardunbide onenari, No Phone Challenge proiektuarengatik. Lazkano irakaslearekin batera, Donostiako Usandizaga Peñaflorida Amara Bigarren Hezkuntzako Institutuko DBHko 4. mailako ikasle bat ere joango da ekitaldira.

Aintzatespenaren barruan, aipamen berezia emango zaio Ekintza Aluviz elkarteari, “Apustu-jokoaren abusuaren eskola-prebentzioa. Apustuek trikimailua al dute?” proiektuagatik.

 

Sari banaketaren ondoren, Osasuneko sailburuak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 2023-2027 aldirako Adikzioen VIII. Plana aurkeztuko dute jendaurrean eta adikzioen prebentzioaren eta arretaren sektorean lan egiten duten erakunde, elkarte eta pertsonen aurrean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)