NIK Patrika Digitala
Ekitaldiak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Helduak Zabaltzen programaren emaitzen aurkezpena

2023.eko azaroak 27, 10:00 2023.eko azaroak 27, 11:00 Helduak Zabaltzen programaren emaitzen aurkezpena
2023-11-27 10:00 - 11:00
Centro Social de Personas Mayores de Altzaga, Erandio, Jose Luis Goioaga Etorbidea 22
Ekitaldiko kargudunak: Nerea Melgosa Vega, Lide Amilibia Bergaretxe, Marian Olabarrieta Ibarrondo
Beste gonbidatu batzuk: Maite Pérez, Erandioko Gizarte Arloko zinegotzia; Pilar García, Altzaga-Erandio Erretiratuen Elkarteko presidentea; Laura Fernández, Matia Institutuko ikertzailea; Aitziber Oliban, Erandioko alkatea

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, ASTELEHENEAN, AZAROAREN 27AN 10.00etatik aurrera, Helduak Zabaltzen ekimenaren Erandioko pilotajearen emaitzak aurkeztuko ditu.

Helduak Zabaltzen Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatutako ekimena da, Matia Institutuaren laguntzarekin, Euskadiko adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatu eta egokitu nahi duena.

Programaren helburu nagusia zentro horiek egungo eta etorkizuneko adinekoen beharretara egokitzea da, bai eta digitalizazio-prozesua erraztea ere.

Eibarko eta Erandioko esperientzia pilotuen bidez, programak ideia berritzaileak sortu nahi ditu modu kolektibo eta parte-hartzailean, adinekoen gizarte-zentroak hobetzeko, esperientzia horiek Euskadiko gainerako udalerrietara zabaltzeko.

Melgosarekin batera, Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, eta Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Pérez, Erandioko Gizarte Arloko zinegotzia; Pilar García, Altzaga-Erandio Erretiratuen Elkarteko presidentea; Laura Fernández, Matia Institutuko ikertzailea; Aitziber Oliban, Erandioko alkatea