Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Ekitaldiak Osasuna
qrcode

#SagarduiTopaketa ekimenaren barruan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

2023.eko urriak 26, 20:00 2023.eko urriak 26, 20:45 #SagarduiTopaketa ekimenaren barruan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die
2023-10-26 20:00 - 20:45
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea
lege-oharra

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak urriaren 26an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egingo dizkioten galderei, #SagarduiTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortarazten dieten galderak egin ahal izango dituzte, Osasun Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak herritarren boto gehien jaso dueten 20 galderei erantzuna emango die. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.

Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #SagarduiTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2023ko irailaren 23tik urriaren 8ra.
  2. Bozketa fasea: herritarren balorazioa galderei buruz,2023ko urriaren 9tik 19ra.
  3. Ondorioen fasea: hautatutako 20 galderak argitaratuko dira, 2023ko urriaren 21etik 26ra.
  4. Topaketa:#SagarduiTopaketa ekimenean, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak erantzungo die herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2023ko urriaren 26a.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira 2023ko azaroaren 2a, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Ez dago irekita hedabideentzat.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @d_ilekizkur
    2023-10-27

    Comentario de Twitter:
    Otro teatro montado por ⁦@eajpnv⁩ para intentar salvar los muebles de cara a las elecciones del año que viene. NO OS HA SALIDO BIEN ⁦@GSagardui⁩ NO ESTÁ A LA ALTURA: RECORTES, PRIVATIZACIÓN…
    Tic-Tac 🕰️HAUTESKUNDEAK ❗️
    https://t.co/m17SEECVtb

  • Argazkia SN Robot
    @covideuskal
    2023-10-26

    Comentario de Twitter:
    Hoy,de 20 a 20:45 horas,@GSagardui aclarará porqué falta formación en l@s profesionales sanitari@s sobre la la #Covid19 como enfermedad #crónica y equipos multidisciplinares para tratar a l@s enferm@s y porqué no se les registra y codifica adecuadamente. https://t.co/QX2l3nz98d

  • Argazkia SN Robot
    @covideuskal
    2023-10-24

    Comentario de Twitter:
    @GSagardui responde a las 20 preguntas más votadas por la ciudadanía. #SagarduiTopaketa.
    26/10/2023 20:00 - 20:45.
    Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco.
    @Irekia cubrirá el evento con audio, video,conexión en Directo y lengua de signos. https://t.co/QX2l3nz98d

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak