
Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko VI. Jardunaldiak
2023.eko urriak 11, 09:30 2023.eko urriak 11, 14:00 Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko VI. JardunaldiakEusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak URRIAREN 11an (ASTEAZKENA), 09:30etan, Euskadiko Bizitegi-Bazkertekari Buruzko VI. Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak antolatu ditu Bilboko Udalarekin, Gasteizko Udalarekin eta Donostiako Udalarekin batera.
Aurten jardunaldiak oinarrizko bi foku interesgarritan oinarrituko dira. Alde batetik, EAEko 23 udalerritan 2022ko urrian garatu zen Bizitegi-bazterketa egoeran dauden pertsonen VI. Zenbaketaren behin betiko emaitzak aurkeztuko dira. Zenbaketaren datu nagusiak eskaintzeaz gain, emaitzak eta ondorioak mahai inguru batean eztabaidatuko dituzte aditu talde batek, egoera ikuspuntu desberdinetatik aztertuz.
Bigarren ardatza Bizitegi-bazterketa Larriaren Aurkako II. Euskal Estrategia da. Gaur egun lantzen ari dira, eta eguneko ildo nagusiak aurkeztuko dira.
Melgosarekin batera, Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, izango da Bizitegi-bazterketa Larriaren aurkako II. Euskal Estrategiaren elementu nagusiak aurkeztuko dituena; Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendaria; eta Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaria.
Informazio gehiago: https://mintegia.siis.net/eu/