Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Basque Quantum Estrategiaren Batzorde Estrategikoaren bilera

2023.eko urriak 05, 16:00 2023.eko urriak 05, 17:30 Basque Quantum Estrategiaren Batzorde Estrategikoaren bilera
2023-10-05 16:00 - 17:30
Delegación Gobierno Vasco SS Andia 13, Donostia-San Sebastián, C/ Andía 13
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Adolfo Morais Ezquerro, Amaia Esquisabel Alegría, Cristina Uriarte Toledo
lege-oharra

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Basque Quantum-en Batzorde Estrategikoaren bileran buru izango da bihar, Donostian. Estrategia horri lotutako proiektu eta ekintzen aurrerapena aztertuko da bertan.

Basque Quantum-en helburua da Euskadin IBM-Euskadi Quantum Computation Center sortzea da, horretarako IBM Quantum System One konputagailu kuantikoa instalatuta, munduan ezaugarri horiek dituen seigarrena. Horrez gain, teknologia kuantikoei bultzada emango die Euskadin, prestakuntza-jarduera espezifikoen bidez, teknologia kuantikoen arloko lankidetza-ikerketako proiektuen bidez eta enpresen berrikuntza-jarduerak bultzatuz.

Sailburuarekin batera bileran parte hartuko dute, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek, hiru foru aldundietako ordezkariek eta IBM-Quantumeko arduradunek.

Bileraren hasieran, komunikabideek irudiak hartu ahal izango dituzte, eta Bildarratz sailburuak adierazpenak egingo ditu.

            EGUNA:   urriak 5, osteguna

            ORDUA:  16:00etan

            LEKUA:    Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza

                                    Andia, 13 - Donostia

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak