
Lehendakaria Nelson Mandela Eguna-ren ekitaldian parte hartuko du
2023.eko urriak 02, 16:00 2023.eko urriak 02, 17:30 Lehendakaria Nelson Mandela Eguna-ren ekitaldian parte hartuko duLehendakaria, Nerea Melgosa sailburuarekin batera, Nelson Mandela Eguna dela-eta antolatutako ekitaldira joango da. Ekitaldi horretan, Francisco Javier Gómez Elósegui Saria emango da. Sari horrekin espetxean pertsonen edo erakundeen lana aintzatesten da.
Lehendakariak hitzaldia emango du.
Mandela Egunean, Nelson Mandelaren figura giza eskubideen —eta batez ere presoen eskubideen— defendatzaile gisa goraipatzen duten hainbat bideo proiektatuko dira. Halaber, funtzionario beterano eta espetxe-lanera iritsi berriak diren funtzionario batzuek beren iritzia emango dute, eta askatasunik gabeko pertsona batzuek eta haiei gizarteratzeko eta lan-munduratzeko programatutako ibilbidean laguntzeko diharduten langile batzuek beren esperientziak kontatuko dituzte.
Horrez gain, Arrats elkarteak Gómez Elósegui Saria jasoko du azken 25 urteetan askatasunik gabeko pertsonekin —eta batez ere bazterketa-arriskuan daudenekin— egindako lanagatik.
Francisco Javier Gómez Elósegui Kriminologiaren Euskal Institutuko irakaslea eta Gipuzkoako Espetxeko psikologoa izan zen. ETAk 1997ko martxoaren 11n hil zuen. Mari Carmen alarguna eta Jose Miguel anaia ere ekitaldian izango dira, senide eta adiskide ugariz babestuta.