Euskaraldia
Ekitaldiak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak STEM Sare 2023 lanbide-orientazioko Jardunaldian parte hartuko du

2023.eko irailak 27, 09:30 2023.eko irailak 27, 10:00 Lehendakariak STEM Sare 2023 lanbide-orientazioko Jardunaldian parte hartuko du
2023-09-27 09:30 - 10:00
BEC Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo 48902, Ronda de Azkue 1
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Jokin Bildarratz Sorron, María Begoña Pedrosa Lobato, Jorge Arévalo Turrillas, Adolfo Morais Ezquerro
lege-oharra

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera, STEM Sare 2023 lanbide-orientazioko jardunaldian parte hartuko du bihar. Hezkuntza Sailak Innobasquerekin lankidetzan antolaturiko jardunaldia BEC-Bilbao Exhibition Centren burutuko da.

DBHko 4. mailako 800 ikasle baino gehiago bilduko dira BECen, STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) esparruetako 40 euskal enpresa eta erakundetan lan egiten duten 90 profesional ingururekin. Ikasle gazteek profesional horiek beren egunerokoan egiten duten lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Jardunaldiaren helburua da, alde batetik, gazteei ikasketa eta lanbide aukeraketan laguntzea, STEM lanbideen aniztasuna erakutsiz eta profesionalekin harreman zuzena eskainita; eta, bestetik, esparru horietan bokazio eta asmo profesionalak piztea, nesken artean batez ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)