
Eusko Jaurlaritzak urte politikoko lehen Gobernu Kontseilua egingo du Miramar Jauregian
2023.eko abuztuak 29, 10:30 2023.eko abuztuak 29, 11:00 Eusko Jaurlaritzak urte politikoko lehen Gobernu Kontseilua egingo du Miramar JauregianEusko Jaurlaritzak asteartean, abuztuaren 29ean, egingo du Gobernu Kontseilua, ohi bezala, Donostiako Miramar Jauregian.
INFORMAZIO-AURREIKUSPENAK
10:00etan.- Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Gipuzkoako lurraldeko agintariak Miramar Jauregira iritsiko dira.
10:15ean.- Iñigo Urkullu Lehendakaria iritsiko da. Jauregiaren kanpoaldean Jaurlaritzako eta lurraldeko ordezkarien argazkia egingo da.
Komunikabide grafikoek irudi hori hartzeko aukera izango dute.
10:30ean.- Gobernu Kontseiluaren hasiera.
Komunikabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte.
12:00etan.- Lehendakariak prentsaurrekoa emango du komunikabideen aurrean.
Irekiak streaming bitartez emango du prentsaurrekoa.


