
Harrera Saharako Emakumeen Ordezkaritzari
2023.eko uztailak 10, 09:30 2023.eko uztailak 10, 10:00 Harrera Saharako Emakumeen OrdezkaritzariDatorren astelehenean, uztailaren 10ean, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Miren Elgarrestak, Emakundeko zuzendariak, harrera egingo die kargu politiko eta sozial ezberdinak dituzten Saharako emakumeei. Delegazio hau hiru egunez egongo da Euskal Herrian eta, besteak beste, Emakundek zuzendutako ahalduntze politiko eta sozialari buruzko prestakuntza saioetan parte hartuko dute. Komunikabideak bileraren lehen zatian egon ahalko dira, eta bertan Miren Elgarrestaren eta Fatma Mehdi, Lankidetza ministroaren adierazpenak grabatu ahal izango dituzte. Hortik aurrera, saioa ateak itxita egingo da.

