Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

#BildarratzTopaketa ekimenaren barruan, Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

2023.eko ekainak 23, 20:00 2023.eko ekainak 23, 20:45 #BildarratzTopaketa ekimenaren barruan, Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die
2023-06-23 20:00 - 20:45
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron
lege-oharra

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ekainaren 23an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egin dizkioten galderei, #BildarratzTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortarazten dieten galderak egin dituzte, Hezkuntza Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei erantzuna emango die. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.

Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #BildarratzTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2023ko maiatzaren 30etik ekainaren 9ra.
  2. Bozketa fasea: herritarren balorazioa galderei buruz,2023ko ekainaren 10etik 18ra.
  3. Ondorioen fasea: hautatutako 20 galderak argitaratuko dira, 2023ko ekainaren 20tik 30era.
  4. Topaketa:#BildarratzTopaketa ekimenean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak erantzungo die herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2023ko ekainaren 23an.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira 2023ko ekainaren 29an, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Ez dago irekita hedabideentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak