Nerea Melgosa Gasteizko Afrikako Asteko ekitaldietan izango da
2023.eko ekainak 24, 17:00 2023.eko ekainak 24, 18:30 Nerea Melgosa Gasteizko Afrikako Asteko ekitaldietan izango daAfrika Gasteiz jaialdiaren programazioa (VI. Afrikako Astea): 9:30 - 13:00: Kultur azoka Goiz osoan zehar, Foruen Plazan, Afrikako erakundeen lanaren erakustaldia egingo da karpen azpian. Gainera, parte hartzen duten erakundeek beren jatorrizko kulturetako objektu garrantzitsuak erak utsiko dizkiete ikusleei. Afrikar kontinentean jarduerak garatzen dituzten erakunde autoktonoek ere parte hartuko dute. Eta gainera: Txirikorda afrikarrak Hennaren tatuaje tradizionalak 10:00 - 11:30: Lokotx bilketa txapelketa Lokotxak edo artaburuak biltzea munduko kultura askok partekatzen duten jolas tradizionala da. Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du, bai emakumeek, bai gizonek. Adingabeen kasuan, baimena beharko da. Ekainaren 20a baino lehen eman behar da izena. Plaza libreak badaude, parte hartzaileek torneoaren tokian eman ahal izango dute izena. Taldeak bertan osatuko dira. Izena emateko esteka informazio honen amaieran dago. 11:30 - 13:30: Ping pong txapelketa Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du, bai emakumeek, bai gizonek. Adingabeen kasuan, baimena beharko da. Ekainaren 20a baino lehen eman behar da izena. Plaza libreak badaude, parte hartzaileek torneoaren tokian eman ahal izango dute izena. Taldeak bertan osatuko dira. Izena emateko esteka informazio honen amaieran dago. Oihal artean erakusketa: Afrikako oihalen tradizioa Gasteizen Foruen Plazako frontoian Oihal artean erakusketa egongo da ikusgai egun osoan, 2023an hiriko hainbat gizarte-etxe zeharkatzen ari dena. Oraingo honetan, nahi dutenek 40 minutuko bisita gidatu banatan parte hartu ahal izango dute, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko esteka informazio honen amaieran dago. 14:30ean bisita gidatua euskaraz 16:50 Bisita gidatua gaztelaniaz Egun osoan zehar, bisitatzera hurbiltzen direnen galderei eta zalantzei erantzungo dieten pertsonak egongo dira. 16:00 - 19:00 Moda desfilea musikarekin Moda lehiaketa- desfilea Afrikako eta Euskal Herriko arropa tradizionalekin, Royal Clouden musikaren erritmora Eromena disko-jartzailearekin.