Josu Erkoreka buru dela elkartuko da Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua
2023.eko ekainak 14, 10:00 2023.eko ekainak 14, 11:30 Josu Erkoreka buru dela elkartuko da Euskadiko Segurtasun Publikoaren KontseiluaJosu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela elkartuko da asteazkenean, ekainaren 14an, 10:00etan, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan (Gasteizen).
Segurtasun Sailaren izenean bertan izango dira, sailburuaz gainera, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Goiatz Aizpuru Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria, Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendaria, Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria eta Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.
Horrez gainera, izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiaren, foru-aldundien, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalen, EUDELen, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Ordezkaritzaren, Legelarien Euskal Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren, Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkariak.