Euskelec 2023: proba dinamikoak Bilbon
2023.eko ekainak 03, 10:30 2023.eko ekainak 03, 11:00 Euskelec 2023: proba dinamikoak BilbonEUSKELEC 2023:
Lanbide Heziketako ikasleek egindako 30 auto elektriko San Mames inguruan egokitutako zirkuitoan lehiatuko dira bihar, Bilbon
Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Jon Labaka Tknikako (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) zuzendariarekin batera, Lanbide Heziketako ikasleek eginiko auto elektrikoen Euskelec 2023 txapelketan izango da bihar, larunbata, Bilbon.
Euskelec-en seigarren edizio honetan, 30 taldek hartuko dute parte, bakoitza bere ibilgailu elektrikoarekin. Proba dinamikoak eta eraginkortasun probak egingo dituzte egunean zehar, horretarako San Mames ondoko zabalgunean egokitutako zirkuitoan. 2023ko Euskelec-en inguruko informazio gehiago, hemen duzue eskura.
Iazko Euskelc txapalketako irudirik onenen bideoa hemen duzue ikusgai.
EGUNA: ekainak 3, larunbata
ORDUA: 10:30etan
LEKUA: San Mames estadioaren ondoko zabalgunea - Bilbo