Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria kirolean euskara sustatzeari buruzko ekitaldi batean izango da

2023.eko ekainak 03, 12:00 2023.eko ekainak 03, 13:30 Bingen Zupiria kirolean euskara sustatzeari buruzko ekitaldi batean izango da
2023-06-03 12:00 - 13:30
Arraunetxea, Orio, Santio Erreka Auz., 44
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak iaz kirolean euskararen erabilera sustatzeko akordioaz geroztik, 2022an Euskara Plana abian jarri duten Euskal kirol federazioak  eta 2023an abian jarriko dutenak aurkeztuko dira. Horrez gain, “Elkar Ekin euskaraz” kirolean euskara sustatzeko kanpainan parte hartu duten kirolari, Federazio eta erreferenteak sarituko dira Orioko Arraun Etxean.

Bertan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko Angel Gurrutxaga eta ekimenean parte hartu duten federazioetako ordezkariak izango dira.

  • Noiz: Larunbatean, ekainaren 3an, goizeko 12:00etan.
  • Non: Orioko Arraunetxea (Santio Erreka Auz., 44)
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)