Grand Départ Pays Basque 2023a dela-eta euskal erakundeek planifikatutako segurtasun eta mugikortasun operatiboaren aurkezpena
2023.eko ekainak 05, 10:30 2023.eko ekainak 05, 11:30 Grand Départ Pays Basque 2023a dela-eta euskal erakundeek planifikatutako segurtasun eta mugikortasun operatiboaren aurkezpenaBihar, ekainak 5, astelehena, Bilboko Euskalduna Jauregiko 0A Aretoan prentsaurrekoa eskainiko da (10:30), Euskadin uztailaren 1ean, 2an eta 3an izango dugun Grand Départ Pays Basque 2023a dela-eta euskal erakundeek planifikatutako segurtasun eta mugikortasun operatiboaren berri emateko.
Aurkezpenean Josu Erkorekak (Eusko Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua), Amaia Arregik (Bilboko Udaleko Lehen Alkateorde eta Segurtasun Saileko Zinegotzia), Martin Ibabek (Donostiako Udaleko Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkaria), Livia Lópezek (Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirola eta Osasunaren Saileko zinegotzi ordezkaria) eta Andoni Agirrebeitiak (Amorebieta-Etxanoko alkatea) parte hartuko dute.
- Eguna: astelehena, ekainaren 5ean.
- Ordua: 10:30etan
- Tokia: Euskalduna Jauregiko 0A Aretoan (Argazki ofiziala prentsaurrekoa hasi baino lehen aterako da, 0 solairuko Hall-ean. Aurkezpena 0A Aretoan egingo da 10:30etatik aurrera)