Euskal Poliziarako deialdi bateratuko lehenengo hautaprobak
2023.eko ekainak 03, 08:15 2023.eko ekainak 03, 09:30 Euskal Poliziarako deialdi bateratuko lehenengo hautaprobakLarunbata, ekainak 3, goizean hasiko dira Barakaldoko BECen Ertzaintzako eta Euskadiko 31 udalerritako udaltzaingoetako 212 plazetako bat eskuratzeko lehenengo hautaprobak.
Eusko Jaurlaritzak izena emateko prozesua amaitu duten 3.985 pertsona deitu ditu probetara (2.543 gizon eta 1.442 emakume).
Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak hartuko ditu komunikabideak lehenengo azterketa hasi ondoren.
- HEDABIDE GRAFIKOAK: Goizeko 08:15etik 08:30era bitartean, hedabide grafikoek izangaiak hautaprobetara sartzen diren uneko argazkiak atera ahal izango dituzte.
- ADIERAZPENAK: Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak 09:00ak aldera hartuko ditu komunikabideak.