Nerea Melgosa Sailburuak Zaporeak elkarteak Lesbosen errefuxiatuei laguntzeko antolatu duen Bazkari Solidarioan parte hartuko du ekainaren 3an
2023.eko ekainak 03, 12:40 2023.eko ekainak 03, 13:10 Nerea Melgosa Sailburuak Zaporeak elkarteak Lesbosen errefuxiatuei laguntzeko antolatu duen Bazkari Solidarioan parte hartuko du ekainaren 3anNerea Melgosa Sailburuak Zaporeak elkarteak Lesbosen errefuxiatuei laguntzeko antolatu duen Bazkari Solidarioan parte hartuko du ekainaren 3an Datorren larunbatean, ekainaren 3an, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak Lesboseko errefuxiatuei eskainitako Bazkari Solidarioan parte hartuko du Gasteizen. Ekitaldia Zaporeak elkarteak antolatu du. Hitzordua Gasteizko Alde Zaharreko Moraza kaleko arkupetan izango da. Nahi dutenek 30 euro eman ahal izango dituzte menu baterako, Lesbosko errefuxiatuentzat 3000 janari duin lortzeko. Bazkarira joan ezin duenak Pintxopote Solidarioan parte hartzeko aukera izango du, 13:00´etatik 15:00´etara. Sagartoki, PerretxiCo eta Toloño jatetxe eta tabernek lagunduko dute. Bazkaria 12:30ean hasiko da eta 16:00ak arte izango da. Ekitaldia The Bost, Clarete eta Luis Cañas Upategien laguntzari esker izango da. Horrez gain, Auzo Lagun, Arabako Elikagaien Bankua, Bell Komunikazioa, El Talo, Indarra fanfarrea, Vital Fundazioa, Lankide, Norave, Radio Vitoria-Irratia eta Zuzenki Press erakundeen laguntza du Zaporeak programak.