
Suizidio Jardunaldia: arreta interbentzioan jarriz
2023.eko ekainak 02, 09:15 2023.eko ekainak 02, 10:00 Suizidio Jardunaldia: arreta interbentzioan jarrizNerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua OSTIRALEAN, EKAINAREN 2AN, 09:15etik aurrera, Suizidioa: arreta esku-hartzean jarriz biltzarrean izango da; hura ASAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) antolatu du.
Melgosak jardunaldien irekiera-ekitaldia egingo du. Jardunaldiak, edizio honetan, zenbait eremutatik eginiko esku-hartzean oinarrituko dira: osasun-, gizarte- eta segurtasun-eremuak. Sufrimendua, desgaitasuna eta kostu ekonomikoa eragiten dituen errealitate baten gaineko neurri eraginkorrak partekatzearen eta abian jartzearen aldeko apustua.
Urtean, munduan, 800.000 pertsona inguruk egiten du bere buruaz beste; saiatzen den pertsona kopurua halako 20 da. Heriotzaren lehen kanpo-kausa da. Gaur egun, oraindik, gaia tabu da, eta, gaiak eragiten duen estigma dela eta, kaltepean dauden pertsonek ez dute laguntzarik eskatzen eta inguruneak ez du egoera ikusten edo ez du ikusi nahi.