Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiriak Donejakue Bidearen zati bat egingo du Mieko Prefektura japoniarreko gobernadorearekin

2023.eko maiatzak 17, 11:00 2023.eko maiatzak 17, 11:30 Bingen Zupiriak Donejakue Bidearen zati bat egingo du Mieko Prefektura japoniarreko gobernadorearekin
2023-05-17 11:00 - 11:30
Ermita Santa Katalina , Deba, Egia Auzoa 10
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Mikel Xabier Aizpuru Murua

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Donejakue Bideko zati bat egingo du, Japoniako Mieko Prefekturako Katsuyuki Ichimiko gobernadorearekin eta Euskadin bisita ofizialean dauden ordezkari japoniarrekin batera.

Euskadik eta Mieko prefektura japoniarrak 2018ko eta 2019ko elkar ulertzeko Memorandumak berritu eta zabaltzea berretsi dute. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin egindako topaketaren helburua Donejakue Bidea eta haren inguruko sare sozio-ekonomikoa bertatik bertara ezagutzea da, Mien beste erromesbide bat ere baitago, Kumano bidea, UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa aitortua.

  • Ordua: maiatzak 15, asteazkena, 11: 00etan
  • Lekua: Debako Santa Katalina baseliza (Egia auzoa, 10)
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)