
Olatz Garamendik irekiko ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuei buruzko TEKgunearen jardunaldiak
2023.eko apirilak 26, 09:00 2023.eko apirilak 26, 14:30 Olatz Garamendik irekiko ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuei buruzko TEKgunearen jardunaldiakGobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik ‘TEKgunea, Working Days-Egunak Release 3.0’ jardunaldiak irekiko ditu. Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijo, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendari Xabier Arrieta eta EJIEko Zuzendari nagusi Asier Saez de Vicuña izango dira Guggenheim Bilbao Museoan egingo den jardunaldian.
Jardunaldia ponentzia txiki anitzeko formatuan egingo da lehen zatian, eta atsedenaldi baten ondoren zibersegurtasunaren gaia sakon jorratuko da, kasu praktiko bat eta mahai-inguru bat barne.
TEKgunea jardunaldia Eusko Jaurlaritzak antolatzen du, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzaren bitartez, administrazioen arteko lankidetza bultzatzeko eta proiektu interesgarriak partekatzeko.
Edukia bereziki Eusko Jaurlaritzako erakundeei (sailak, erakunde autonomoak, etab.), foru aldundiei eta udalei zuzenduta dago. Foro hau erakundeen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) zerbitzuen arduradunentzako topagune eta lan-gune bihurtu da.
* Irekiarenak ez diren beste arazo teknikoak direla eta, ezin dira ikusi hizlariak jendaurrean erakusten ari diren aurkezpenak. Ekitaldia amaitutakoan, PDF formatuan eskegiko dira Irekian kontsultatu ahal izateko. Barkatu eragozpenak.