Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Ekitaldiak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

#HurtadoTopaketa ekimenaren barruan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

2023.eko martxoak 30, 20:00 2023.eko martxoak 30, 20:45 #HurtadoTopaketa ekimenaren barruan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die
2023-03-30 20:00 - 20:45
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Javier Hurtado Domínguez
lege-oharra

Javier Hurtado Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak martxoaren 30ean erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egin dizkioten galderei, #HurtadoTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortarazten dieten galderak egin ahal izan dituzte, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei. Emanaldi hori YouTubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da eta euskal herritarren partehartzea bultzatea du helburu, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko partehartzea eta interakzioa sustatzea ere.

Partehartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #HurtadoTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2023ko otsailaren 28tik martxoaren 13ra.
  2. Bozketa fasea: herritarren balorazioa galderei buruz,2023ko martxoaren 14tik 22ra.
  3. Ondorioen fasea: herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2023ko martxoaren 25etik 30era.
  4. Topaketa: #HurtadoTopaketa ekimenean, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak erantzungo die herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2023ko martxoaren 30ean.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira 2023ko apirilaren 5ean, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Ez dago irekita hedabideentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)