
Bherriaren 5. urteurrena
2023.eko martxoak 24, 09:30 2023.eko martxoak 24, 10:30 Bherriaren 5. urteurrenaNerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango da Bherriaren bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldiaren buru. Bherria proiektua bere sailaren eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren ekimena da, eta Administrazio Publikoaren eta herritar aktiboen arteko lankidetza publiko-sozialerako modu berriak aztertzea eta sustatzea du helburu.
Gasteizko Montehermoso Kulturunean egingo den ekitaldian, lankidetza publiko-sozialari eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketari buruzko bloke bat ere izango da. Bertan, Gala Pin Bartzelonako Udaleko Herritarren Partaidetzako zinegotzi ohiak eta Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak hartuko dute hitza.