Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Ekitaldiak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Pedro Asua milizianoren gorpuzkia familiari emateko ekitaldia

2023.eko martxoak 19, 12:00 2023.eko martxoak 19, 12:30 Pedro Asua milizianoren gorpuzkia familiari emateko ekitaldia
2023-03-19 12:00 - 12:30
Elexalde hilerria , Galdakao , Cam. de Elexalde, 48960 Elexalde Auzoa, Biscay
Ekitaldiko kargudunak: José Antonio Rodriguez Ranz
Beste gonbidatu batzuk: Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea

Jose Antonio Rodríguez Ranz Memoria, Giza Eskubide eta Lankidetza sailburuordeak eta  Iñigo Hernando, Galdakaoko alkateak, Pedro Asua milizianoaren gorpuzkia familiaren eskuetan utziko dute datorren martxoaren 19an egingo den ekitaldian.
Ekitaldian parte hartuko dute,  bere gorpuzkia berreskuratzeko lanetan aritu diren hainbat eragile: Aranzadi Zientzia Elkarteak, Galdakao Gogora talde memorialistak eta Jakako Círculo Republicanoak
Pedro Asua Zubiaur (1916/03/13 Galdakao – 1938/02/07 Jaka) Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoiko milizianoa izan zen. Atxilotu ostean, Langileen Batailoietan derrigorrezko lanak egitera behartu zuten, Gerra Kontseilu batek epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zion, eta Jakan fusilatu zuten 1938ko otsailaren 7an. Bere gorpuzkia Jakako hilerriko hobi batetik berreskuratu zen pasa den otsaialaren 25ean

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea