Nerea Melgosa Sailburua´k Aiara eskualdeko Berdintasunaren aldeko IV´garren Ibilaldian parte hartuko du
2023.eko martxoak 19, 10:00 2023.eko martxoak 19, 11:30 Nerea Melgosa Sailburua´k Aiara eskualdeko Berdintasunaren aldeko IV´garren Ibilaldian parte hartuko duNerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Aiarako Berdintasunaren aldeko IV. Martxa Arautuan parte hartuko du igandean, martxoak 19. Martxa hori Kaskagorri eta Altzarrate klubek antolatu dute, Laudio, Amurrio eta Aiarako udalekin lankidetzan. Irteera 10: 00etan egingo da, aldi berean, Amurrioko Juan Urrutia enparantzatik eta Laudioko Herriko enparantzatik, eskualdean berdintasuna sustatzeko. Martxak Amurrio eta Laudio lotuko ditu, 12.400 metroko ibilbidearekin, laua eta familian egiteko zailtasunik gabea. Ibilbide erdian, Luiandon, edariak, fruta eta galetak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei. Sari banaketa Lezeaga Aretoan egingo da eta bertan izango dira, besteak beste, Jose Ramon Molinuevo, Gentza Alamillo eta Ander Añibarro alkateak.